XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Kontuan artuta zein arlotan erabiltzen dan berbeta bakotxa).

1. Estilo zailetik estilo errez eta argirantza jo.

3. Zelan irakurri daiteke Erri bakotxeko literaturarik onena (adibidez Biblia, Ramayana, Homero, Chaucer): bere jatorrizko forman, idazkera modernoagaz ala itzulita?.

Arlo au linguista normagilearen eskuetan gelditzen da, idazleekaz batera lan eginda.

Izkuntzen plangintzan azterketak azalduko geunskigu zeintsuk diran linguista normagile batek bear dituen gaitasunak, eta zeintsuk bear dituen linguista deskribatzaile batek.

RABIN irakaslearen lana itzuli ondoren gauza batzuk jatortaz burura:
1. Edozein berbetaren egoeraren diagnostiko zeatza egin bear da.

Gane ganetik begiratuta Euskeraren barruan, euskalkiak dagoz bizirik.

Euskalkiak aldaketa maila ezbardinetan dagoz.

Maila ezbardinetan dagozan euskalkiak batzea besterik barik, lortu ezin daiteken gauza iruditzen jat.

2. Izkuntza edo berbeta alderdi bitik aztertzen dabe gaur aituak: izkuntza idatzia eta agozko izkuntza.

Nik gai onei buruz asko ez dot ezagutzen baina agozko euskera ez dago aztertuta esate baterako, erdaldunak erdera aztertu daben mailan edo frantsesak frantsesa aztertu daben mailan.

Nire iritziz euskerak bearrezkoak ditu azterketa metodo barri eta zorrotz orreik.

Eta erderak eta frantsesak baino geiago, izkuntza txikiago dalako eta egoera larriagoan dagolako.

3. Euskera elebidun giro baten barruan dago.

Orduan elebidun girorako erabiltzen diran metodo eta bideak bearrezkok ditu euskerak bere normalizapenera irixteko.

Euskal itz eta joskeraren normalizapena eta euskeraren erabilkeraren normalizapena.